Enpresa Batzordeak dei egiten die langile guztiei, BILTEGI ZAHARREAN, datorren ABENDUAK 16, ASTEAZKENA, goizeko 10:00etan (goizeko errelebo eta lanaldi normala dutenei) eta 14:00etan (arratsaldeko eta gaueko errelebokoei) egingo diren BATZAR INFORMATIBOETARA.
GAI ZERRENDA:
1. 2016ko LAN KARGA FALTEN NEGOZIAZIOAREN EGOERA
Oharrak:
• Batzarretara etortzen diren gaueko erreleboko langileek, honen sarreran eta amaieran fitxatuko dute eta ohizko ordutegiari asanbladaren iraupena deskontatuko diote.
• 7:00etatik aurrera, altzairutegian ez da kolada prozesurik abian jarriko, langile guztiok batzarrean izan gaitezen, 2006ko apirilaren 24eko bozketan erabaki zen bezala.
• Batzar hauen denbora ordaindua izango da.