Urtarrilaren 27a aldarrikapen eguna bilakatu du LABek
Urtarrilaren 27rako aldarrikapen eguna deitua zuen LABek lantokian >> lantokitik >> ERAGIN! lelopean. CAFen bertan ere azken aste hontan Zuzendaritzaren azpikontratazio politika salatu eta lanak kanpora ateraz enplegu duina hiltzera kondenatu nahi dutela azpimarratu dugu ekintza ezberdinen bidez.
Gaur, aldarrikapen egun horrekin bat eginez, CAFen bertan produkziorako erabilgarriak izanik hutsik dauden guneak seinalatuz bi pankarta erraldoi zintzilikatu ditugu aipatutako bi guneetan. Beste behin Zuzendaritza interpelatu nahi dugu lan produktiboak enpresan bertan eta enplegu duina sustatuz burutu ditzan.
11:00tan berriz, sindikatuak deituta eta eskualdeko LABeko kide ugari bertan zirela, enplegu duinaren aldeko kontzentrazio bat burutu dugu CAFeko sarrera nagusiaren ondoko plazan.