“Mantenimenduko taldean lan egiten genuen. Labeen ardura eraman eta bertako plakak Amiantoarekin bilduta zeuden eta erresistentziak enzintatzen genituen. Beroari asko eusten zion mineral horrekin kontaktuan geunden denbora askoan eta jarraian. Ez ziguten osasunarentzat txarra zenik inork esan. Gure taldean lanean zebilen lankidea hil zenean konturatu nintzen zenbaterainoko eragina zuen produktu honek.
Badira langile batzuk bizitza galdu dutenak amiantoaren eraginaren ondorioz. Ni fabrika honetan sartu nintzen egun berdinean sartu zen lankidea , orain dela hiru urte hil zen, eta pasa den urtean beste lankide bat ere bai.”
Hau da Emilio Sanchez gure lankideak utzi zigun testigantza, egunkari bati egindako elkarrizketa batean, pasa den urteko Otsailean.
Heriotz honekin dagoeneko 25 dira hildakoak Beasaingo CAFi dagokionean, eta amiantoarekin ibili izanaren ondorioz , heriotza eragin dionaren arrazoia izan dela onartu diete. Lanean eragindako gaixotasuna ofizialki aitortu eta errekonozitua izan dela, alegia.
Erretiroa hartuta dauden, eta gaur egun lanean dabiltzan langile asko, mediku proba ezberdinak egitera joan behar izaten dute, jakiteko amiantoaren eragina hasi ote den ala ez.
Duela gutxi, Granadako unibertsitateak egindako txostenean, 2040arte luzatu daiteke amiantoaren eraginez hil daitezkeen pertsonak. Hauts honekin jarraian lan egin izanak, ziurtatzen du urte batzuk behar dituela gaisotasun hau azaltzeko, honek esan nahi du, geroz eta gehiago direla amets gaizto hau bizitzen duten langileak
Euskal Herriari dagokionean, estimazio ezberdinak daude, hauetako batzuk aipatzen dute hurrengo 20 urtetan 6.000 eta 10.000 artean izan daitezkeela, lanean aritutako langileak hilko direnak.
Europako batzordeak jakinarazi duenez, 500.000 heriotz izango direla datozen urtetan aipatzen dute. Amiantoa da laneko minbizia eragiten duen zergaiti eta arrazoi nagusia. Bestelako laneko istripuak baino heriotz gehiago sortzen ditu. Enpresa ezberdinak eta bestelako instituzioak, gaisotasunarekin loturarik ez duela argudiatzen saiatzen dira, eta kaltetuak behartuta daude epaiketetan prozesu luzeak borrokatzera. Ekidin beharrean gaude tribunaletako pleito jarraituak, eta gaixo bakoitzaren egoera errekonozitua izatea.
Hau da beharrezko gunea non, behar den errekonozimendua lortu behar dugun. Frantzia, Belgika eta Herbereeak bezelako herrialdetan, konpentsazio fondoak existitzen dira. Hemen berriz persona kaltetuak eta beraien senitartekoak eskubideak erreklamatzeko epaitegietara jo beharrean aurkitzen dira, honek dakarren prozesu judizial eta eraginak jasan behar izatea.
Konpentsazio fondo bat sortzeko erreklamatzen jarraituko dugu, non biktima guzi hauei emango dion garantía bermatuarte.
Irakurketa hau Emilioren hitz batzuekin amaitu nahi genuke.
“Prebentziorik ez zegoen, maskarila soil bat erabili izan bagenu, konbentzituta nago gaur askok bizirik egongo ginela.”
Ekitaldiko argazki galeria.