Beasain eta Irungo Enpresa Batzordeek bat egin dute ekimenarekin
Moriako (Grezia) errefuxiatu kanpamenduan dauden pertsonentzako elikagai bilketa burutuko du ZAPOREAK elkarteak irailaren 25 eta 26an.
Ekimen hau Euskal Herri guztian zehar burutuko du eta gure aletxoa jarri nahian, CAFeko Enpresa Batzordeak ere bat egin du ekimenarekin eta irailak 28tik urriaren 1 bitartean elikagaiak bilduko ditu Beasain zein Irungo lantegietako ateetan.
Langile guztiei dei egiten diegu, beste behin elkartasu keinu bat egin eta ekimen honetan parte hartzeko.