Gaur ASVIAMIE Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak elkarretaratzea burutu du Gipuzkoako BATZAR NAGUSIEN aurrean eta LABeko kideok ere ekimenean parte hartu dugu.
Ekintza honen bidez, ASVIAMIEk Batzar Nagusiei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari konpromiso argi bat har dezatela eskatu nahi izan die, Udalerriekin lankidetzan, eraikinetan instalatutako amiantoaren inbentario bat egin dezaten eta zuntz kantzerigenoa desargertzeko Plan bat onar dezaten, Europako Parlamentuaren 2012/2065 Ebazpenak eta Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteak (CESE) adierazten duten bezala, amiantoa dela-eta ingurumenarazoaren eta osasun publikoaren larritasuna eta garrantzia ikusita.