Enpresa Batzordeak bere osotasunean (LAB, ELA, CCOO eta ESK) Gure Esku Dagok antolatutako ekimenari atxikimendua adierazi eta CAFeko langileak gonbidatu nahi ditugu ekainaren 10erako antolatuta dauden ekitaldietan parte hartzera.
Ekainaren 10ean, hitzordu garrantzitsua dugu Euskal Herrian. GURE ESKU DAGO plataformak erabakitzeko eskubidearen aldeko beste ekimen bat egingo du. Egun horretan, eta hainbat arrazoi dela eta, Donostia, Bilbo eta Gasteiz artean giza katea osatuko dugu. Guztira, 201,9 kilometro izango ditu eta 100.000 pertsona baino gehiago biltzea du helburu.
Goierriri dagokionez, 10 kilometroko tartea osatzeko 5000 pertsona beharko dira. Erronka handia da, zalantzarik gabe. Herritar guztien unea da oro har, baina langileen klasearena batez ere.
CAFeko Enpresa Batzordea osatzen dugunok ere helburu hori lortzeko gure alea jarri nahi dugu eta, horregatik, CAFeko langileak animatu nahi ditugu ekimenean parte hartzera eta beren udalerrietan izena ematera eta gainera mahai ibiltari jarriko da Beasaingo, Ordiziako, Lazkaoko eta Olaberriko biztanleak ekitaldi honetan apuntatzeko.
Jarraian izena emateko eguna, lekua eta ordua non mahaia jarriko duguna atxikitzen dugu:
Ekainak 5 asteartea | ||
Saila | Lekua | Ordua |
III. saila | Atseden gunean (kafetera) | 9:00tik 10:00tara |
Bulegoak | BTko erakin berriaren Hall-ean | 10:15tik 11:15tara |
Errodajeak +Biltegia | Biltegiko sarrera nagusian | 11:30tik 12:130tara |
IV. saila | 8-9 nabe arteko kafetera | 12:45tik 13:45ra |