ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

parot(LAB, ELA eta ESK aldeko botoekin eta CCOOen abstentzioa)

Datorren Martxoaren 20an Estrasburgon, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak Ines del Rio Euskal Herritarraren auzia berraztertuko du.

 

Espetxean 25 urte egin dituen preso politiko honek 2008an bete zuen bere zigorra, baina aske gelditzear zela,Espainiako auzitegiak zigorra beste bederatzi urtez luzatu zioten (197/2006 dotrina).2012an Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak dotrina honek  Europako Giza Eskubideen Konbentzioa urratzen zuela eta Ines del Rio berehala aske uzteko dekretatu zuen.Espainiar estatuak ordea, errekurtsoa jarriz, ez du epaia onartu eta Inesek preso jarraitzen du.

Presoen espetxe zigorra bidegabeki luzatzen duen “Parot dotrina” bezala ezagutzen dugun 197/2006 dotrina hau, indargabetzea ezinbestekoa da.Estrasburgon bihar aterako den epaia Ines del Rioren aldekoa izango balitz, 20, 25 eta 30 urtez preso dauden eta beren zigor osoa bete duten edo betetzear dauden beste 72 euskal preso ere kaleratuak izango lirateke.

Giza eskubideen errespetuaren eta Euskal Herrian konponbiderako pausuak ematearen alde gaudelako,CAFeako Enpresa Batzordetik datozen egunetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.