Astelehenean Guardi Zibilak HERRIRA elkartearen aurka buruturiko operazio politiko polizialaren aurrean Beasaingo enpresa batzordeak honakoa adierazi nahi du:
- Enpresa batzordeak, gogor salatu nahi du euskal preso politikoen eskubideen defentsan lanean aritzen den HERRIRA elkartearen aurka buruturiko operazio politiko poliziala. Operazio honen helburu nagusia euskal presoen eskubideen defentsan aritzen den edonor kriminalizatzea da.
- Enpresa batzordeak, operazio politiko polizial hau, euskal herrian irekita dagoen bake prozesuaren aurkako erasotzat jotzen du. Operazio honek bake prozesuan aurrerapausoak eman ordez, atzean utzita genituen denboretara bueltatzen gaitu.
- Enpresa batzordeak, gure elkartasuna eta besarkadarik estuena bidali die operazio honetan atxilotuak izan diren 18 lagunei. Bereziki gure lankidea den Mikeli, atxilotuetako baten mutil-lagunari. 18 lagun hauen berehalako askatasuna eskatzen du.
- Beasaingo enpresa batzordeak, HERRIRA elkartearekin harremanak izan eta izango dituela publikoki esan nahi dugu. Orain arte bezala, antolatzen dituzten ekitaldi edo ekintzetan gure babesa izango dutela. HERRIRAK aldarrikatzen dituen helburuak gure helburuak ere direla eta HERRIRAREN aurka burutzen diren ekintza guztiak gure aurkako ekintzak bezala hartuko ditugula ere aldarrikatu nahi dugu.
DENOK GARA HERRIRA!!!
- Enpresa batzordeak, Euskal herria osoan burutzen ari diren eta burutuko diren mobilizazio guztiei gure atxikimendua emateaz gain OSTIRALA 4, 11etatik 12etara geldialdi baterako deia egiten du Beasaingo lantegiko langile guztiei. Geldialdia denbora honetan Amiantoren eskulturaren aurrean kontzentrazio bat burutuko dugu operazio politiko poliziala gaitzetsi, atxilotuei eta beraien senitartekoei elkartasuna adierazi eta behingoz, bake prozesuan aurrerapausoak eman eta euskal presoen eskubide guztiak bete daitezela exijitzeko.