LANUZTEEN ORDUTEGIAK EGOKITZEN
CAFen ditugun ordutegi ezberdinak kontuan harturik, hauetako zenbait egokitzea erabaki dugu, beti ere lanuzteen eta mobilizazioen arrakasta bilatu nahirik. Mobilizazioak ondoko hauek izango dira:
CAFeko inongo langilek ordu estra bat gehiago ez sartzea.
Azaroak 29, 4 orduko lanuzteak horrela burutuko dira:
- GOIZEZ: 7.30etatik 11.30etara. DEIALDIA 4.DIBISIOKO BILKEGI NAGUSIAN EGITEN DA.
- ARRATSALDEZ ETA GAUEZ: azken 4 orduak.
Azaroak 30, 4 orduko lanuzteak horrela burutuko dira:
- GOIZEZ: 9.30etatik 13.30etara.
- ARRATSALDEZ ETA GAUEZ: azken 4 orduak.
Abenduak 3, 4 orduko lanuzteak horrela burutuko dira:
- GOIZEZ: 7.30etatik 11.30etara.
- ARRATSALDEZ ETA GAUEZ: azken 4 orduak.
LANALDI MURRIZKETAK
- 4 ORDUKO LANUZTEAK: 6 ordu baino gutxiago lan egiten dutenak 2 orduko lanuzteak burutuko dituzte. Arratsaldez edo gauez daudenak azken 2 orduak.
LANALDI BEREZIAK
- Lanuzte ordutegiak errespetatu egingo dira, naiz eta gero lanean jarraitu behar izango duten. Adibidez, 8:00etan, 9:00etan sartzen direnek ordu horretan lanuztea martxan egonik hartara gehituko dira eta egin gabe gelditzen zaiena lanaldiaren bukaeran egingo dute.
OHARRA: Ohar honetan agertzen ez den egoera batean bazaude, deitu lasai Enpresa Batzordera (1309) kasua argitzeko.
ENPRESA BATZORDE HONEK EZ DU ORDUEN DISFRUTEAREKIN EZTA ORDU ESTREKIN TRANPARIK ONARTUKO!!
OHARRA: Edozein langilek protesta egun batean jai egin behar badu, lanuzte orduak lanuzte bezala apuntatuko ditu eta bestelako orduak errekuperatuak bezala.