ORDU ESTREN INGURUKO ERREGULAZIOA
Langile Batzarrean ordu estrak ez egiteko onartu ondoren, honako erregulazioa adosten da:
- Ez da lanalditik kanpo inongo lan ordurik egingo, ez diruz ordaindutako orduak ez eta denbora librean ordaindutakoak. (ordu estrak).
- Enpresako mando eta enkargatuei, gutun baten bidez, batzarren kontrako jarrerarik ez agertzeko helaraziko zaie. Ondorioz, ordu estrak egiteko eskaera ez dezatela proposatu eskatzen zaie.
- Enpresa Batzordean ordu estrak egin direla baieztatzen bada, ohar bat publikatuko da zenbat pertsona, zein sekzioetan eta zenbat ordu egin diren azalduz.
- Mando eta titulatuen kasuan, honen inguruko informazioa egongo balitz berdin egingo da oharra publikatuz.
- Ordu estrak egin dituzten langileei gutun bat helaraziko zaie beraien jarrera salatuz. Bertan egoera hau ez errepikatzeko eskatuko zaie eta lehen bai lehen egindako orduak gozatzeko eskatuz.
- Enpresa batzordean baieztatuko balitz larunbatetan ordu estrak egiten direla, enpresa batzordeko zenbait kide etorriko dira egun horietan batzarrean adostutakoaz informatzeko.
- H13 orduak errekuperatzeko aukera mantentzen da.
- Mantenimenduko sekzioan ordu estrak larrialdiko egoeratan egingo dira, soilik.
- Fabrikatik kanpo dabilen langileek egindako orduak fabrikara bueltatzerakoan gozatuko dituzte.
ORDUTEGI ETA ERRELEBOEN ALDAKETEN AURREAN
Langile Batzarrean ordutegi edo errelebu aldaketen aurrean kontrako jarrera agertzea erabaki dugu. Hau da, horrelako kasuetan exijituko dugu legeak agintzen duen 15 eguneko aurre-abisua. Aurre-abisu hau langileari eta enpresa batzordeari eman behar digute.