Cartera Socialen inguruko LABen jarrera eta alternatiba

Iragan urriaren 27an, Zuzendaritzak langile berriak Cartera Social-era sartzeko proposamena egin zuen. LAB sindikatuak positiboki baloratzen du Zuzendaritzak urrats hori eman izana,  eta halaxe jakinarazi genuen bileran bertan. Hala ere, gure iritziz, egungo kontratuetako baldintza beretan egindako eskaintzak berak, ez du inolako ekarpenik egiten CS-k dituen arazo larriei irtenbidea emateko; alderantziz baizik, sistema bere horretan iraunarazten da, duela hainbat urtetik hona CS-ak pairatzen duen CAFen akzioen galera etenezinari konponbiderik eragin gabe.

Proposamen honen aurrean, LABek bere alternatiba landu du eta bideo baten bidez,  eta gaur bertan banatu dugun ZABALTZEN 52. alean egin du publiko.

Z52

Helbide honetan, orain arte argitara eman ditugun Zabaltzen guztiak dauzkazue, CS-i buruz aurrez atera ditugunak barne:

https://www.labcaf.eus/zabaltzen/

Azkenik, hona hemen lehen aipatutako bideoak, euskaraz eta gaztelaniaz.

LABen alternatiba (euskeraz)

LABen alternatiba (gazteleraz)

 

labcaf

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.