Urruti gelditu dira itunen eta hitzarmenen negoziaketak langileen lan baldintzak hobetzeko egiten zirenetik. Patronalak (baita CAFeko zuzendaritzak ere) erreformen bidez gure eskubideak murriztuak diren heinean, geroz eta exijentzia gehiago jartzen dizkigute mahai gainean negoziatzerakoan. Badirudi gaur egun patronala dela klase zapaldua eta gu zapaltzaileak.
BADUTE PLATAFORMA ERREIBINDIKATIBOA ERE
Oso anbiziosoa, gainera. Guk lanaren eta aberastasunaren banaketa justuago baten alde presio neurriak planteatzen ditugun bitartean, zuzendaritzak ere bere helburu estrategikoak markatzen ditu:
- Zentro produktiboetako plantilaren jaitsiera, baita EREen bitartez ere, Trenasan bezala.
- Kostuen murrizketa eremu guztietan. (bereziki zerbitzu enpresen azpikontratazioan)
- Bajen osagarrien sistema erasotzea.
- Erreforma berriaren erregulazioa aplikatzea flexibilitatearen inguruan. Lanpostu aldaketa, ordutegi aldaketa, erreleboak… Horrela lanaldian aldaketak egin ahal izateko nahi duten momentuan.
- Eta modako azken helburua: hitzarmen probintzialetik aldentzea. Gainera gure grebarako eskubidea alde batera utziaz.
Akaso Rajoiren erreforma ez zaie nahikoa iruditu.
ETA PRESIO NEURRIAK ERE ERABAKI DITUZTE.
Hauek ez dute asanbladaren beharrik enpresa batzordea eta langileon aurkako presio neurriak onartzeko. CAFeko txokoren batean baten batek edo batzuk erabakia hartu dute:
- Ez dutela baimen partikularrik emango, ezta h13 baimenik ere.
- Ez dute ordutegi edo errelebo aldaketarik onartuko.
- Ez dituzte gure enpresa ituneko hainbat puntu aplikatuko, informatu ziguten bezala, 2012-02-31an bukatu omen zen bere bijentzia.
Laster akaso pankartak jarriko dizkigute, edo kontzentrazioak egin, edo behar bada grebaren bat.
LORTU DUGUN GUZTIA EZ DEZAGUN GALTZEN UTZI
Inoiz izandako langileen eskubideen aurkako eraso handienaren aurrean aurkitzen gara, baita CAFen ere.
Eraso berri honek tamainako erantzuna behar du. Langileok bat egin eta mobilizatu egin behar dugu:
- Batzarrean erabakitakoa zintzo errespetatuz.
- Gure enpresa itunaren alde borrokatuz.
- Hitzarmen probintzialaren alde borrokatuz.
- Erreforma laboralaren efektuen aurka borrokatuz.
- Euskal Herriko lan harremanetako esparruaren alde borrokatuz.