CAFeko 7, 8 eta 9. nabeak itxi dituzte amiantoagatik

Laugarren dibisioko 7, 8 eta 9 nabeetako langileak ez dira lanera itzuliko garbiketa lanak amaitu arte.

Langile batzordeak eta Enpresako prebentzioko ordezkariek adierazi dutenez abuztuaren 23an izan zuten amiantoaren presentziaren berri. Izan ere, egun horretan jakinarazi zien enpresak abuztuaren 24an 8. Nabean lanean hasi behar ziren langileak ezingo zutela lantokira joan, nabe horretan amiantoa kentzeko garbiketa lanen  ondoren ingurumen-neurketak ez zirelako zuzenak, eta aireko amiantoaren maila legez baimendutakoa baino handiagoa zelako.

Gaiaren larritasunaren aurrean enpresa batzordea enpresako arduradunekin bildu zen abuztuaren 24an egoeraren berri jakiteko. Bilera horretan, enpresa batzordeak neurri gehiarriak eskatu zituen. Horien artean, 8 nabean ez ezik 7 eta 9 nabean ere neurketak egitea eta lantegiko pertsona guztien osasuna ziurtatu arte Jarduera bertan behera uzteko aukera ere aipatu zuen Komiteak.

Enpresa Batzordeak adierazi duenez,  azkenean Enpresak onartu egin zuen 7. eta 9. nabeetan aire-proba gehigarriak egitea. Horrez gain, norbanako frogak egitea adostu zen 8. nabean eguneko 6 langileri laginak jasotzeko. Enpresa Batzordeak tailerretako hainbat puntutan zeuden hauts-laginak aztertzeko beharra azpimarratzen zuen langileen kezkak argitzeko baina Enpresak uko egin zion proba horiek egiteari, balorazio bat egiteko balio ez zutela argudiatuta.

Lau langilek positibo eman dute

Langileei egindako norbanako frogen emaitzak jaso ziren asteartean. Enpresako Zuzendaritzak Batzordeari jakinarazi zion 8. nabean, astelehenak 28an langileei hartutako 6 laginetatik 4k positibo eman dutela eta, beraz, datozen egunetan 7., 8. eta 9. nabeetako langile guztiak ezingo direla lanera joan. Akaberako hiru nabeetan garbiketa sakona egingo dela aipatu zuen Enpresak.

Bestalde, enpresa batzordeak Osalanen utzikeria salatu du. Erakundearekin harremanetan jarri direnean gaiari garrantzia kendu eta ekintza egokiak egiten ari zirela argudiatu omen duelako.

Gertatutakoaren aurrean, Enpresa Batzordeak gertatutako guztia ekidin zitekeela eta zentzugabekeria hutsa dela adierazi du. Guzti honek zuzeneko arduradunak dituela eta horien kargugabetzea eskatu du batzordeak. Gainera, gai honek izan dezakeen bide judiziala aztertuko dutela adierazi du batzordeak.

Azkenik,  Gune hauetako segurtasuna % 100ean bermatu arte, langile bat bera lanera ere ez itzultzea eskatzen dute eta nabe horietan garbiketa-lanak egiten dituzten langile guztiek protokoloak jasotzen duen moduan horretarako behar den prebentzio-material guztia izatea eskatzen dugu.

Jatorrizko albistea: https://gitb.eus/beasain/1693479201135-cafeko-7-8-eta-9-nabeak-itxi-dituzte-amiantoagatik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.