CAFEK 21 TRANBIAZ HORNITUKO DU LUXENBURGO

LUXTRAMeko Administrazio Kontseiluak CAF aukeratu du Luxenburgo hiria 21 tranbiaz hornitzeko, 83 milioi euro ingururen truke.

 

Proiektuaren lizitazioa 2014 bukaeran hasi zen, eta Zubi Gorriaren eta Luxenburgoko geltoki nagusiaren arteko aireko hargunea kenduko da proiektu horren barruan. Jasotako eskaintzen analisia egin ondoren, CAFek lortu zuen puntuazio teknikorik altuena eta berak proposatu zuen eskaintza ekonomikorik onuragarriena.

 

Kontratuan 450 pertsona garraiatzeko gaitasuna duten ahalmen handiko 21 trenen hornikuntza adostu da, eta zenbait hedapen-fase egiteko aukera barne hartzen du.

 

Lehen trenbide-tarteak 2016ko lehen hiruhilekoan jarriko dira, eta lehen trena 2017aren hasieran entregatuko dela aurreikusten da, Luxexpo eta Zubi Gorriaren arteko linearen lehen zatia 2017ko bigarren hiruhilekoan martxan egotea bermatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.