CAF-I ESLEITU DIZKIOTE RENFERAKO, BILBOKO METRORAKO ETA SAUDI ARABIAKO TRENETARAKO MANTENTZE LANEN KONTRATUAK

CAF hautatu dute Espainian eta Saudi Arabian trenen mantentze-lanekin lotutako kontratuakaurrera eramateko. Lan horien guztizko zenbatekoa 240 milioi euro baino gehiagokoa izangoda.

Alde batetik, RENFEk CAFi esleitu dizkio Madrileko aldirietako trenen flotetako (446 serieaeta CIVIA) zein distantzia ertaineko eskualdeko trenetako (594, 596 eta 598 serieak) mantentzeko lanak. Kontratu horiek RENFErekin batera eratutako ACTREN izeneko bere sozietate mistoaren bidez bideratuko dira eta lau urteko iraupena izango dute. Gainera, kontratuak beste urtebeteko aukera jasotzen du.

Horrekin lotuta, gogorarazi beharrekoa da 2007an hasi zuela ACTRENek RENFErekin duen harremana eta, ordutik, RENFEren flota kopuru handirako egin dituzte mantentze-lanak. Horien artean, gaur egun oraindik ere garatzen ari diren abiadura handiko unitateetako mantentze-lanak nabarmendu behar dira eta, ondorioz, esleipen berri hauek azken urteotan bi enpresa horien artean izan den harreman estuari jarraipena emango diotela esan dezakegu.

Bilboko metroari dagokionez, bestalde, 500 serieko 24 unitateen 218 bogieren berrikusketa orokorra egiteko ere aukeratu dute CAF. Kontratuak 5 urteko iraupena izango du eta 550 eta 600 serieetako bogieen berrikusketa orokorra egiteko aurreko kontratuei jarraipena emango die esleipenak.

Amaitzeko, Saudi Arabian, Estatuko trenen bi enpresek ere CAF aukeratu dute beren trenen mantentze-lanak egiteko: SRO (Saudi Railways Organization) eta SAR (Saudi Railway Company). SROaren kasuan, duela gutxi sinatu dute Riyadh – Dammam linean zirkulatzen duten Push-Pull 12 unitateak mantentzeko kontratua. SARen kasuan, Riyadh – Qurayyat linean zirkulatzen duten 6 Push-Pull unitateetan egingo dituzte mantentze-lanak. Bi kontratu horietako bakoitzak 3 urteko iraupena izango du eta unitate horiek zerbitzuan jarri zituztenetik gaur egun arte egiten ari ziren jarduerari emango diote jarraipena. Hala, CAFek Saudi Arabiako Estatu mailako operadoreekin duen harremana sendotu egingo da.

Saudi Arabiako SRO enpresaren kasuan, unitate horiek CAFek hornitu zituen 2008an sinatutako kontratuaren bidez. Hitzarmen hark 8 unitateren hornikuntza biltzen zuen eta gerora beste 4 unitatearekin zabaldu zuten. SAR operadorearen kasuan, aldiz, 2012an adostu zuten Saudi Arabiako enpresak operatutako linean zirkulatzen duten sei Push-Pull unitateak hornitzeko akordioa. Trenak gehienez 200 km/h-ko abiaduran zirkulatzeko eta 55ºC arteko muturreko giro-baldintzetan zerbitzua eskaintzeko diseinatuta daude. Betiere erosotasuneko eta fidagarritasuneko estandar gorenak betetzen dituzte eta haien mantentze-lanak herrialde hartan CAFek hornitutako instalazio modernoetan egingo dituzte.

Kontratuek agerian utzi dute trenen mantentze-lanak egiteko negozioa bultzatzeko CAFek egindako apustua irmoa dela. Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da sail horrek, gaur egun, mantentze-lanetarako 50 kontratu baino gehiago kudeatzen dituela 13 herrialdetan. 6.200 tren-ibilgailuren mantentze-lana egiten ari dira eta 2.300 langile baino gehiago arduratzen dira horretaz.

Jatorrizko albistea: https://www.caf.net/eu/sala-prensa/nota-prensa-detalle.php?e=269

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.