CAF-i esleitu diote kontsortzioan hegoaldeko Gales Berriko (Australia) Parramatta LIGHT RAIL-eko kontratua

CAFi esleitu diote Parramattako tren arineko proiektua (1. fasea) hornitzeko, martxan jartzeko eta mantentzeko kontratua CAF Rail Australiak eta Transdev Australasiak osatu duten Great River City Rail Light kontsortzioaren baitan.

Proiektu horretarako, CAFek 7 moduluko hamahiru URBOS ibilgailu zein lineako sistemak eta integrazioa hornituko ditu. Trakzio-sistema, azpiestazioak, seinaleztapen-sistema eta proiekturako kontroleko eta komunikazioetarako zentroa biltzen dituzte. CAFi dagokion zatiak, gainera, lineako 16 geltokietako plataforma, eta mantentze-lanetarako eta euskarria emateko instalazioen diseinua eta eraikuntza biltzen du. Lan horiek Laing O’Rourke ingeniaritza-enpresari azpikontratatuko dizkio.

Era berean, aipatu beharrekoa da CAFek partaidetza handia izango duela Parramattako línea (1. fasea) martxan jarri eta zortzi urtez (beste 10 urtez luzatzeko aukera ere jasotzen du) mantenduko duen Great River City Light Rail kontsortzioan.

CAF Taldearen kasuan, kontratuaren bolumena 300 milioi euro ingurukoa izango da eta linea operatibo 2023an egongo dela aurrez ikusi dute.

Gaur egun, Parramattako tren arina da Hegoaldeko Gales Berriko gobernuak abian jarritako azpiegitura-proiektu garrantzitsuenetako bat. Sydneyen eta Parramatta Handiaren hazkunde handiari aurre egitea eta zonaldeko garapen ekonomikoa lortzen laguntzea du xede. 1. faseak Westmead eta Carlingford eta lotuko ditu Parramatta CBDren eta Camelliaren bidez. 12 kilometro zeharkatuko dituen eta 16 geltoki izango dituen bi bideko linea izango da. Ibilbide horrek Parramattako geltoki intermodala eta negozioen erdiguneko barrutia honako hauekin lotuko ditu: Westmeadeko esparrua, Bankwesteko estadio berria eta Powerhouseko esparru kultural berria eta Riversideko antzokia, Telopeako etxebizitza pribatu eta sozialen garapeneko eremua, Rosehill Gardenseko hipodromoa eta Western Sydney University unibertsitateko hiru campus.

CAFek hornitutako hamahiru ibilgailuak litiozko bateriekin egongo dira ekipatuta ACR sistemarekin. Hala, ibilgailuek katenariarik gabe funtzionatu ahal izango dute lineako tarte batzuetan. Teknologia aurreratuenarekin hornituta egongo dira eta, ondorioz, ibilgailu arinen, modernoen eta erosotasun maila altukoen flota izango da. 45 metroko luzerarekin, ibilbide bakoitzean 300 bidaiari inguru garraiatzeko edukiera izango dute. Gainera, lehentasunezko eserlekuak eta desgaitasuna dutenentzako eta adinekoentzako babes-gailuak izango dituzte. Unitateetan instalatutako pantailen eta audio-sistemen bidez, bidaiariek bidaiariri buruzko informazioa denbora errealean jasoko dute eta, hala, ibilbidea haientzat erosoagoa izango da.

CAFek Australian duen historia 2010ean CAF Rail Australia filiala eratu zenean hasi zen. 2012an Transport for New South Wales enpresarentzako bere lehen kontratua eskuratu zuen eta haren arabera, sei URBOS tranbia eta haren mantentze-lanak hornitu zituen. Ondoren, beste sei tranbiatan handitu zuten kontratua. 12 unitate horiek, gaur egun, Sydneyko Inner West linean dabiltza.

2016. urtean, Transport for New South Wales enpresak berriro hautatu zuen Newcastleko trin arinerako ACR sistemarekin ekipatutako 6 tranbia hornitzeko. Linea 2019ko otsailean jarriko dute funtzionamenduan eta ibilbide osoan katenariarik ez duen Australiako lehen linea izango da. 2016an, Canberrako metroaren kontsortzioko kide gisa, CAFek 14 tranbia hornitzeko eta haien mantentze-lana 20 urtez egiteko kontratua sinatu zuen. Eskaria Canberrako tren arineko lehen linearako izan zen.

Parramattako tren arinaren proiektuari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu webgune hau: parramattalightrail.nsw.gov.au 

Jatorrizko albistea: https://www.caf.net/eu/sala-prensa/nota-prensa-detalle.php?e=264

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.