CAF-ek langileei entzungor egitea salatu du LAB sindikatuak

Jerusalemgo tranbia-linea berria eraikitzeko lizitazio-prozesua irabazi du CAF-ek. Hala, CAF-ek entzungor egin dio enpresa batzordeak urte hasieran aho batez egindako eskaerari, hots, nazioarteko legezkotasunaren aurka doazen lanetan ez parte hartzeko deiari. Datozen asteetan, enpresa batzordea bilduko da lizitazio-prozesuaren inguruko erabakiari erantzun bateratu bat emateko.

LAB sindikatuaren arabera, salatzekoa da CAF-ek hartutako bidea, bere langileei entzungor egiteaz gain, proiektuak berak ez dituelako nazioarteko legezkotasuna eta giza eskubideak errespetatzen. Hain zuzen ere, Jerusalemgo tranbia-linea egiteko Palestinako lurrak desjabetuko dituzte, lurraldeak legez kontrako kolonietara jarraipena izan dezan. Sindikatuak iritzi du Jerusalemen egindako edozein tranbia-proiektuk Palestinako herriko legezko ordezkarien babesa jaso beharko lukeela, eta Palestinako herriak erabat baztertu du egitasmoa..

Donostia, 2019ko abuztuaren 8a

Jatorrizko albistea: http://www.lab.eus/eu/federazioak/industria/metalgintza/9150-caf-ek-langileei-entzungor-egitea-salatu-dugu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.