CAF-EK 20 TREN HORNITUKO DIZKIO MEDELLINGO METROARI 89 MILIOI EUROKO ZENBATEKOAREKIN

Medellin, 2,5 milioi biztanlerekin, Kolonbiako bigarren hiri handiena da, eta Valle de Aburrá izenez ezagutzen den eskualde naturalean dago, Andeetako mendizerra zentralean. Medellingo metroa, 1995ean inauguratua, haraneko eta metropoli-eremuko garraio-sistema masiboa da, eta egun bi linea nagusi ditu, A eta B, guztira 34,5 km eta 27 geltokirekin.

 

Gaur egun, eta beharrei erantzunez, eremuak bidaiariak garraiatzeko eskari handia duenez, Aburra haraneko Garraio Masiboaren enpresak (Medellingo Metroa) eta CAFek 3 kotxeko 20 tren hornitzeko kontratu berri hau sinatu dute. Trenek osaera sinplearekin edo bikoitzarekin funtzionatu ahal izango dute, eta mota horretako ibilgailuetan aurreratuena den teknologia izango dute.

 

CAFek, 2009 amaieran, Medellingo Metrorako 3 kotxeko 13 unitate hornitzeko kontratua sinatu zuen. Unitate horiek dagoeneko zerbitzu komertzialean daude, eta kontratua gerora 2014ko urtarrilean zabaldu egin zuten beste 3 unitaterekin; horren lehen unitatea dagoeneko fabrikatuta dago eta egun Kolonbiara bidean da. Beste 20 unitateko kontratu berri honekin, CAFek hornitutako flota 36 unitatetakoa izango da, eta agerian geratuko da Kolonbiako merkatuaren aldeko apustua sendoa dela, proiekzio erakargarriak dauden herrialdea baita, bereziki Bogotako Metroko etorkizuneko proiektuari dagokionez.

 

Era berean, CAFek latinoamerikako merkatuan duen presentzia indartu du; izan ere, azken bi urteetan proiektu garrantzitsuak egin ditu bai unitateen horniduran, bai material mugigarriaren emakidaren formularekin. Brasil, Mexiko, Venezuela, Txile eta aipatutako Kolonbia dira, besteak beste, trenbide-sarean azken belaunaldiko CAFeko trenak dituzten herrialde batzuk.

 

Bestalde, ekaina hasieran, CAFek eta LUXTRAMek Luxenburgoko hirirako 21 tranbia hornitzeko kontratua sinatu zuten, gutxi gorabehera 83 milioi euroko zenbatekoarekin. Esleipen hori LUXTRAMek jakinarazi zuen maiatzean.

 

Kontratuan 450 pertsona garraiatzeko gaitasuna duten ahalmen handiko 21 trenen hornikuntza adostu da, eta zenbait hedapen-fase egiteko aukera barne hartzen du. Lehen trenbide-tarteak 2016ko lehen hiruhilekoan jarriko dira, eta lehen trena 2017aren hasieran entregatuko dela aurreikusten da, Luxexpo eta Zubi Gorriaren arteko linearen lehen zatia 2017ko bigarren hiruhilekoan martxan egotea bermatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.