CAF AUKERATUTA 26 TRANBIEN HORNIDURARAKO ESTATU BATUETAKO MARYLAND-EN

CAF aukeratua izan da LRV motako 5-moduludun 26 tranbia arin Purple Line linea ezagunerako fabrikatzeko, Estatu Batuetako Maryland estatuan. Kontratu honek, ordezko piezen, lanabes berezien eta entsegu ekipoen hornidura hartzen du barne, CAF USA Inc filialaren bitartez. Gurpildun materialeko kontratu honen balioa 200 miloi dolarretik gorakoa da. Halaber, kontratu honek, trenbide sistema arinaren operazioa eta mantentzea 30 urtez kudeatuko duen elkarteko %20ko partaidetza hartzen du bere baitan. Kontzesioaren hasiera 2022ko udaberrirako aurreikusi da.

Lankidetza publiko-pribatuko proiektu honek, Purple linearen diseinua, eraikuntza, ustiapena eta mantentzea hartzen du baitan osoko 5.600 miloi dolarreko balioarekin, 2.000 miloi dolarreko eraikuntza proiektua barne, Estatu Batuen historian izan den lankidetza publiko-pribatuko garraio publikoko egitasmorik handienetarikoa.

Purple Line metro arineko linea, Montgomery Konderriko Bethesda hiritik Prince George Konderriko New Carrolltonera bitarte hedatzen da. Konexio zuzena ahalbideratzen du Washington Metroko linea gorri, berde eta laranjarekin, eta MARC, eta AMTRAK-eko aldirietako lineekin, hala nola autobus zerbitzu lokalekin ere. Guztira, 21 geltokiren eraikuntza aurreikusi da 16,2 milako ibilbide honetan, trenbide operazio seguru eta fidagarria ziurtatuz Maryland estatuan.

CAF-ek lantegi bat dauka Estatu Batuetan, Elmira hirian (New York), eta azken urteotan hainbat proiektu burutu ditu herrialde honetan. Horien artean, nabarmentzekoak dira Washington (WMATA) hirirako entregatutako 96 unitateak, Kaliforniako Hiriburu den Sacramentorako hornitutako 40 tren arinak, eta baita ere, PAAC bidaiarien garraio erakundearentzat, 28 tren arin berri fabrikatzeko eta 55 tren zaharberritzeko proiektuak, Pittsburgh (Pennsylvania) hirian.

Egun, CAF buru-belarri dabil Amtrak operadorearentzako 130 bidaiari kotxeen hornidurarako fabrikazioan eta Boston hiriko tranbien egitasmoan, MBTA erakundearentzat. Berriki CAFek burutu egin ditu Houstoneko Metroko unitateen eta Cincinnati eta Kansas City hirietako tranbien hornidurak.

Orotara, eta kontratu berri hau kontuan izanik, CAF-ek Estatu Batuen garatutako proiektuen balioa 1.800 miloi euroko kopurutik gertu dago.

EGITASMO BERRIA AUSTRALIAN

Kontratu honi, Transport for New South Wales (TfNSW) erakundearekin lortutako hitzarmena gehitu behar zaio, zeinaren arabera, 6 tranbia hornituko baitira, Australiako Newcastle hirian eraikiko den eta 2018an entregatzea aurreikusita dagoen sare berrian zerbitzua emateko. Egitasmo hau, lehendik CAFek burututako beste proiektu baten ondoren dator, zeinaren arabera, 12 tranbia hornituko baitira alboko Sydney hirirako. Unitate hauek zerbitzu komertzialean dabiltza egun.

Tranbiok, URBOS tranbia familiaren parte izanik, estetika modernoa, punta-puntako ekipamendua eta irisgarritasun maximoa bateratzen dituzte, erosotasuna, errendimendua eta operazio eta mantentze erraztasuna kaltetu gabe. Plataforma honetako ibilgailuak badabiltza dagoeneko Alemania, Brasil, Estatu Batuak, Frantzia, Erresuma Batua, Hungaria, Serbia, Suedia eta Taiwan bezalako herrialdeetan.

Era honetan, bi kontratu berri hauek Konpainiaren eskabide-zorroa ia 200 milioi eurotan gehitzen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.