Pasa den asteartean urtarrilak 24ean, BIMeko batzordea bildu zen enpresak Urtarrilaren 18an egin zuen ‘’eskaintzari‘’ erantzun bat emateko, BIMeko batzarraren gehiengoaz (LAB, ELA, CCOO, UGT) eta ESKren abstentzioarekin zuzendaritzari honako proposamen hau aurkezten dio.
CAFeko enpresa zuzendaritzak, berarengan ohikoa den bezala, hasieratik kolokan jarri nahi du enpresa itunaren negoziazioa.
Kasu honetan aukeratu duen elementua hitzarmen probintziala izan da. Aurten bi negoziazioek bat egiten dute (hitzarmen probintziala eta enpresa ituna) eta metaleko langileok 2010eko negoziazioan eman genuen erantzuna ikusirik, zuzendaritzak bere bidea libre ikusi nahi du eta probintzialarengatik inongo grebarik ez egiteko baldintza jarri du akordio bat lortu ahal izateko.
BIMeko Enpresa Batzordetik garbi utzi nahi dugu gure posizionamendua:
- Historikoki hitzarmen probintzialaren izatea eta baldintzen hobetzea defenditu dugu gure enpresa itunaren oinarria delako.
- Lan erreformek eta enpresa buruen asegabeko nahiek arriskuan jartzen dute Gipuzkoako metaleko negoziaziorako esparrua, horregatik orain inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu negoziazio esparru hau defenditzea.
- Gure enpresa ituna inongo kondiziorik gabe negoziatu nahi dugu. Honetarako prest gaude, zuzendaritzak eskatzen duen bezala negoziazio “azkar, serio eta fokalizatu” bat burutzeko.
Hau guztiagatik, BIMeko komiteak erabateko gaitzezpena azaltzen dio aukeztutako planteamenduari, eta lehen bai lehen aipatutako baldintzetan kontsensu batera iritsi gaitezen, landuta omen duten eskaintza hori mahai gainean jartzeko eskatzen diogu CAFeko zuzendaritzari.
Zuzendaritzak BIMeko batzordeak aurkezturiko proposamena hartu du eta datozen egun hauetako batean proposamen berri bat ekarriko omen digu.