BIMeko ENPRESA BATZORDEEN OHARRA

Zuzendaritzak hitzarmenaren inguruan emandako azken erantzunaren aurrean, BIMeko batzordeok honako hau adierazi nahi dugu:

Hitzarmen honen indarraldian gure instalazioetan modu iraunkorrean lanak egiten 2 urte beteko dituzten Produkzio Ingeniaritzako, mantentze-lanetako, erosketetako eta safetyko langile azpikontratatuen inguruko eskaerari emandako erantzunari balorazio positiboa ematen diogu. Mugimendu berri horrekin, gaur egun 33 lagunek erregularizatuko dute egoera, CAFeko plantillan sartuta.

Kitting-i dagokionez, Beasaingo instalazioetako arlo guztietan CAFeko langileek egitea eta kokatzea eskatzen dugu.

Soldatei dagokienez, 2017rako KPI+1,5 eta 2018rako KPI+% 1,75eko igoera kontsolidatua baino handiagoa eskatzen dugu.

Garaia da 35 orduak CAFeko langile guztiontzat izan daitezen. Behin betiko urrats hori ematea eskatzen dugu.

Jangela urte osoan zabalik mantentzeko aukerak urte amaiera baino lehen aztertzeko eta adosteko konpromiso argia eskatzen dugu.

Zehaztapen gehiagorik ezean, balorazio positiboa ematen diogu enpresak egindako nahierara erabiltzeko 14 orduen eskaintzari. Mugimendu horrek H13 orduen inguruan egiten ari ginen aldarrikapena estaltzen du.

Garraio publikoa erabiltzeko sarrerako ordutegian ordu erdiko malgutasuna eskatzen jarraitzen dugu.

Komiteok, urtea amaitu aurretik errodajeetako gainprimaren gaiari irteera emateko konpromisoa hartzen dugu.

Gainera, laneratzea bultzatzeko era horretako formulak ez gustatu arren eta beti ere hitzarmenaren negoziaketan aurrerapenen  baitan, gai hau aztertzeko prest egongo ginateke.

Irungo eta Beasaingo lantegien artean langileen lekualdaketak proposatutako baldintzetan erregulatzea eskatzen dugu.

Mutuen testua sartzea ere eskatzen jarraitzen dugu.

Denborak mugatzeko eta beharrezkoak ez diren presak saihestu nahian, BIMeko batzordeek ez dute hitzarmenik negoziatuko uztailaren 14tik aurrera; data hori izango da negoziazio-mahaian biltzeko dugun azken eguna irailera arte.

Aldi horretan zuzendaritzak adierazitako eskaerei modu positiboan erantzuten badie, BIMeko batzordeak langileen batzarra deitzeko prest egongo lirateke hurrengo datetan, eskaintza baloratu eta botatu ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.