Ez da asterik pasatzen amiantoarekin erlazionatutako albisterik gabe
Azken haste honetan zoritxarrez berriz ere albiste izan dugu amiantoa; hasteko eta behin atzo Euskadi Irratiko Faktoria saioan, materiale honi eta berak sortutako gaitz eta kalteei buruzko erreportai bikaina entzun ahal izan genuen.
Tere Beloki kazetariak zuzendutako erreportai honetan, LABeko ordezkariak diren Iban Pajares eta Unai Mirandak parte hartu dute beste hainbat pertsonen artean.
Ondorengo estekan daukazue osorik entzungai:
Gaur bertan aldiz, epaiketa berri bat burutu da Donostiako Lurralde epaitegian. CAFeko lankide ohi bat amiantoarekin lan egin ondoren gaixotu izanagatik enpresari gaixotasuna onartu eta kalteordaina eskatzeko epaitegietara joan beharrean aurkitu da. ASVIAMIEk deituta epaitegi aurrean kontzentratu gara.