BERDINTASUN PLANA, BATZORDEAREN BALORAZIOA

CAFerako berdintasun plana (legez beharrezkoa) diseinatzeko lehen aldiz 2009. urtean bildu ginen Batzordea eta Zuzendaritza.

Gai berria zen guretzat, eta ez genuen hura berme osoz diseinatzeko beharrezko esperientziarik. Plan horrek egoeraren inguruko diagnostikoa egin ostean hartutako neurrien multzo ordenatua zehaztu behar du. Horren helburua enpresan gizon eta emakumeen arteko tratu eta aukera berdintasuna lortzea eta sexuak eragindako bereizkeria desagerraraztea da.

Zehaztutako helburuak erdietsi ahal izateko, berdintasun planek, besteak beste, hauek bil ditzakete: enplegura sartzeko gaiak, sailkapen profesionala, promozioa eta prestakuntza, ordainsariak, replica patek philippe laneko bizitza eta bizitza pertsonala bateratzea, eta sexu jazarpena eta sexuaren ondoriozko jazarpena prebenitzea.

Berdintasuneko plana diseinatzeko lehen urratsa diagnostikoa prestatzea izaten da; horixe da, hain zuzen ere, neurri onak diseinatu eta gero ezarri ahal izateko oinarria. Horretarako, Batzordeko kideok berdintasun arloan esperientzia zuen teknikari bat kontratatzeko Enpresa konbentzitzen saiatu ginen. Enpresak horri uko egin zion; hori dela eta, kontratazioa Batzordean egin behar izan genuen diagnostikoa egiteko fasean aholkularitza eskain ziezagun.

Lehen fase hori amaitu eta CAF-Beasaingo diagnostikoak eskaintzen zuen irudia aztertu ostean, beharrezko neurriak ezarri ahal izateko berdintasun planean barneratzeko garaia iritsi da. Eta orain, buru-belarri lanean hasteko garaia iritsi denean, enpresarekin talka egin dugu aurrez aurre. Egia da legeak enpresak negoziatzera behartzen dituela, baina ez adostasunak lortzera.

Alde sindikalak proposatutako eta aldaketa handiak ekarriko lituzketen ekintza batzuk geldiarazi egin ditu zuzendaritzak ENPRESA HITZARMENEAN EZARRITA DAGOENAZ KANPOKO INOLAKO NEURRIRIK EZ DUELA APLIKATUKO argudiatuta. Hori dela eta, hainbat alderdi garrantzitsu (emakumezkoen kontratazioa eta bateratzea, adibidez) ez da asko aldatuko orain arte dugunarekin alderatuta.

Desberdintasun horiek gutxitzeko neurririk ez dutela zehazten ikusten dugu eta guztiari esanahi handirik gabeko hitzak gehitzen dizkiote. Enpresaren helburua legea betetzea da (legeak ez du asko behartzen) eta, batez ere, ez du diru gehiegi xahutu nahi horretan. Neurriak aplikatzea, bai, baina behar-beharrezkoak direnak bakarrik; hau da, kostu ekonomiko handia ekarriko ez dutenak eta CAFen irudi korporatiboa hobetzera zuzenduta mediatikoki errentagarriak izan daitezkeenak.

Ez dugu ezkorrak izan nahi, baina berdintasun planek alderdi positiboak dituztela ikusten dugu, eta horiek aprobetxatzen asmatu beharko genuke. Izan ere, diagnostiko onak desberdintasunak ezagutzen lagun diezaguke eta, batez ere, planaren dinamika abiapuntu egokia izango litzateke enpresaren etorkizuneko hitzarmenean neurri zehatzak aurkezteko.

Bien bitartean eta, beti bezala, langile guztien lankidetza jaso nahiko genuke. Izan ere, proposatu nahi dizkiguzuen planteamendu guztiak entzuteko prest gaude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.