Berdintasun legea

Berdintasun legearen ondorioz, 250 langile baino gehiago dituzten enpresek behartuta daude Berdintasunerako Plan bat aurrera eramatera. CAFen Plan hau aurrera eramateko Komisio bat sortu genuen Enpresa Batzordean 2008 urtean.

Ordutik hona diagnostikoaren fasea burutu dugu. Gai honekin noiz hasi ginen ikusita pentsatu dezakegu denbora gehiegi pasa dela, baina CAF Beasaingo lan zentroaren dimentsioa, langile kopurua eta departamentu ezberdinen errealitate anitzak kontuan harturik, denbora guzti hau beharrezkoa izan da gai garrantzitsu honetan sakontzeko eta behar diren datu eta ondorio guztiak ateratzeko.

Esan dugun moduan diagnostiko fasea bukatzear dago. Enpresa eta Komitearen diagnostikoaren txostena finkaturik dago eta orain tarte bat ireki nahi dugu langile guztiekin konpartitzeko eta behar diren ekarpen guztiak jasotzeko.

 

Aipatutako Diagnostikoa intraneten zintzilikatuko da eta, nahi duen orok paperean ere eskura dezake komitera eskaera bat eginez. Edozeinek ekarpenik izango balu komitearekin harremanetan jarri beharko luke.

Diagnostikoaren ondoren Konklusioak atera beharko dira, eta ondoren, berdintasun plana bere osotasunean burutzeko jarraitu beharreko Ekimenak erabaki beharko dira. Konklusio eta ekimen guzti hauek erabakitzeko langileen parte hartzea beharrezkoa ikusten dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.