100.000 baino gehiago dira urte hasieratik, Bulego Teknikoan azpikontrataturiko orduak. Bestalde filialetara desbideratzen diren ordu kopuruaren inguruko informaziorik ez dugu, baino ziurtasunez esan dezakegu CAF DDSek milaka ordu eramaten dituela (150 langile inguru ditu eta badirudi zabaltze prozesuan dagoela).
Hiruko erregela zuzenik ezartzea zaila bada ere, soilik azpikontratazioak, 70 lan postu baino gehiago sortzeko nahikoa lan ordu suposatzen ditu Beasaingo bulego teknikoan. Horrez gain, ingeniaritza mailan ematen ari den lan kanporatzeak jakinduriaren galtzea dakar. Nahikoa da, Ingeniaritza eta teknologiako arduradunek daramaten deslokalizazioa estrategia gelditzea ezin bestekoa da. Lana eta jakinduria gure bulegoetan behar ditugu.
Atzo, GGBBtako arduradunek Enpresa Batzordeari jakinarazi zioten, besteak beste, Indian eta Polonian “diseinu euskarria” bilatzen jarraitzen dutela, hau da, Bulego Teknikoa deslokalizatzen jarraitzeko urrats berriak. Gaur gure ezinegona azaldu nahi izan dugu eta protesta bulego teknikora eraman dugu. Azpikontratazioa eta banaketa industrialaren aitzakiarekin milaka lan ordu kanporatzea ezin dugu normalizatu. Lan zehatzen berreskurapenean urratsak ematen jarraitu behar dugu. Bitartean Zuzendaritza interpelatzeko eta Komite eta langileon ajendan gaia iraunkorki mantentzeko ekinbideak bilatuko ditugu.
Urria amaieran izango dugu Zuzendaritzarekin hiru hilez behineko lan karga batzorde berri bat eta bertan salatuko dugu berriro egoera hau. Bulego teknikoko eta GGBBetako arduradunak zuzenean interpelatuko ditugu bertan.