Uztaileko azken ostiralarekin bat eginez, gaurkoan ohiko mobilizazioa burutu ordez, Enpresa Batzordeko kideok ekintza berezi bat burutu dugu; langileen lanerako etorrerarekin bat eginez bengalaz argitutako bi pankarta luze jarri ditugu lantegiko sarrera nagusienetan.
Ekintza honekin hilabetero egiten dugun aldarrian berresteaz gain, datorren abuztuaren 6an Euskal Herriko kostaldeko hainbat hondartzetan Etxerat Elkarteak deitu dituen mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi izan ditugu CAFeko langileak.
Etxetik geroz eta gertuago ditugun arren, zoritxarrez oraindik 154 pertsonek preso jarraitzen dute eta hauez gain hainbat iheslari eta deportatu ere badaude oraindik.
Guzti horiek denak gure artean behar eta nahi ditugula adierazi nahi izan dugu ekintza honekin.