Milan hiriko ATM operadoreak Solarisi beste 100 autobus elektriko eskatzea erabaki du bi enpresa horiek joan den urtearen erdialdean sinatu zuten esparru-kontratuaren baitan. Kontratu haren baitan, duela gutxi entregatu dute 40 autobus elektrikoren lehen lotea. Kontratuak ezarritako baldintzen arabera, CAF Taldeko filialak 12 metroko 100 Urbino autobus elektriko berri entregatuko dizkio Italiako modaren hiriburuari 2021eko lehen seihilekoan. Milango operadorearekin sinatutako …
Read More »CAF prentsan
EUROPAK CAF-EK ZUZENDUTAKO KONTSORTZIOA HAUTATU DU HIDROGENO BIDEZKO TRENAREN PROTOTIPO BAT GARATZEKO
Hidrogenoaren eta erregai-pilen garapena bultzatzeaz arduratuko den Europako Batzordearen agentziak, FCH JUk, FCH2RAIL proposamena aukeratu du 10 milioi euroko balioa duen EBren diru-laguntzarako akordioaren negoziazioak abiarazteko. FCH2RAIL proiektua CAFek zuzenduko du teknikoki eta hidrogeno bidez propultsatutako tren-prototipoa garatzea ahalbidetuko du. Horretarako, H2020 programaren bidez Europako funtsek emandako finantzaketa handia jasoko du. Proiektuak, bere fase ugarietan, prototipo berritzaile baten diseinua eta …
Read More »CAF eta haren azpikontrata bat zigortu dituzte amiantoagatik
Donostiako epaitegi batek emandako zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta hildako langilearen senideei 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete. Enpresak helegitea jarri du beste kasu batean. CAFek eta haren azpikontrata batek 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote amiantoagatik gaixotu zen langile ohi baten familiari. Iaz Donostiako lan arloko epaitegiak emandako epaia berretsi du orain EAEko Auzitegi Nagusiak, CCOO sindikatuak …
Read More »Lanera itzulera nola egin adostu dute CAFeko Enpresa Batzordeak eta Zuzendaritzak
CAFeko langileak astelehenean itzuliko dira lanera
Galdutako hamasei ekoizpen egunetatik hamahiru berreskuratu beharko dituzte langileek. Martxoaren 16an eten zuten jarduera CAFen Beasaingo eta Irungo plantetan. Orduz gero, bulegoetako langileek etxetik lan egin dute, eta azken asteetan ekoizpen arloko talde txiki bat aritu da lanean tren batzuk amaitzen, horien truke ezer ez kobratzeko arriskua zegoelako. CAFeko zuzendaritzak eta enpresa batzordeak bilera bat egin dute gaur goizean, eta …
Read More »“Segurtasun neurriek produkzioa baldintzatuko dute, zalantzarik ez”
Apirilaren 20an egingo den lanera itzulerari buruzko elkarrizketa LAB-CAFeko ordezkari bati ETBko Egun on Euskadi saioan. https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/egunon-euskadi/bideoak/osoa/7172537/bideo-koronabirusa-aitor-martinez-labeko-ordezkaria-da-cafen
Read More »CAF-eko langileen emakumeen Amianto intoxikazioak salatzeko prentsaurrekoa
Amiantoagatik hildako langileen monumentua dagoen plazan (Oria pasealekuan), prentsaurreko bat eskaini dute CAF-eko langileek, Amiantoagatik intoxikatuak izan ziren emakumeen egoerak salatzeko asmoarekin. http://www.gitb.eus/azken-berriak/12717-caf-eko-langileen-emakumeen-amianto-intoxikazioak-salatzeko-prentsaurrekoa
Read More »Amiantoaren ezkutuko biktimak aitortzeko eskatu dute CAFeko langileek
Amiantoaren ondorioz 50 langile hil dira CAF enpresan azken urteetan, baina gehiago direla diote, esaterako zaintza lan aitortu gabea egiten zutenak: “Amiantoak emakumezko aurpegia ere badu”, azaldu dute prentsaurean. Hainbat puntutako manifestua plazaratu dute erakunde eta administrazioei eskaera zehatzak eginez. Ostiral goizean prentsaurrean bildu dira Beasainen CAFeko enpresa batzordea eta langile ugari, baita amiantoaren ondorioz hil direnen senideak ere. Amiantoak …
Read More »Epaitegi batek ebatzi du emakume bat senarraren arropa garbitzean arnastu zuen amiantoak gaixotuta hil zela
CAFen lan egiten zuen Vicenta Burgueteren senarrak. Epaitegiek Euskal Herrian halako kasu bat aitortzen duten lehen aldia dela azpimarratu du Asviamiek. Halako beste bi kasu badirela ohartarazi du CAFeko langile batzordeak. Vicenta Burguete 2017ko martxoan hil zen, eta amiantoa arnasteak eragindako gaixotasun baten ondorioz izan zela ebatzi du epaitegi batek. Burguete urteetan jardun zen Beasaingo CAFen lan egiten zuen senarraren …
Read More »La autopsia confirma la exposición al amianto de un trabajador de CAF fallecido en 2018
La autopsia a un trabajador de CAF fallecido en 2018 ha concluido que estuvo expuesto al amianto y ha permitido el reconocimiento de la enfermedad laboral. Ocurrió entre 1960 y 1993, pero solo se ha confirmado tras su muerte. La autopsia realizada a un extrabajador de CAF fallecido en 2018 ha permitido el reconocimiento del origen laboral de su enfermedad …
Read More »