CAFerako berdintasun plana (legez beharrezkoa) diseinatzeko lehen aldiz 2009. urtean bildu ginen Batzordea eta Zuzendaritza.
Gai berria zen guretzat, eta ez genuen hura berme osoz diseinatzeko beharrezko esperientziarik. Plan horrek egoeraren inguruko diagnostikoa egin ostean hartutako neurrien multzo ordenatua zehaztu behar du. Horren helburua enpresan gizon eta emakumeen arteko tratu eta aukera berdintasuna lortzea eta sexuak eragindako bereizkeria desagerraraztea da.
Zehaztutako helburuak erdietsi ahal izateko, berdintasun planek, besteak beste, hauek bil ditzakete: enplegura sartzeko gaiak, sailkapen profesionala, promozioa eta prestakuntza, ordainsariak, laneko bizitza eta bizitza pertsonala bateratzea, eta sexu jazarpena eta sexuaren ondoriozko jazarpena prebenitzea.
Berdintasuneko plana diseinatzeko lehen urratsa diagnostikoa prestatzea izaten da; horixe da, hain zuzen ere, neurri onak diseinatu eta gero ezarri ahal izateko oinarria. Horretarako, Batzordeko kideok berdintasun arloan esperientzia zuen teknikari bat kontratatzeko Enpresa konbentzitzen saiatu ginen. Enpresak horri uko egin zion; hori dela eta, kontratazioa Batzordean egin behar izan genuen diagnostikoa egiteko fasean aholkularitza eskain ziezagun.
Read More »