apirilak 28

APIRILAK 28

Gaur apirilak 28, CAFen laneko osasunaren nazioarteko eguna ari gara ospatzen. Gure ustez, egun honek orain arte egin dugunaren inguruko gogoeta egiteko balio beharko luke; hau da, gaur egun egiten ari garenaren eta, batez ere, prebentzioarekin lotuta etorkizunean egin beharko dugunaren inguruko gogoeta egiteko, egunero lanera etortze hutsagatik gure osasuna jokoan egon ez dadin. Izan ere, prebentzioak enpresetan sistematizatuta egon …

Read More »

APIRILAK 28. Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du

XXI.en mendean aurrera goaz, jendarteak sekulako bilakaera izan du eta sinesgaitza bezain onartezina bada ere, oraindik, lanera joatean gure bizitza arriskuan jartzen dugu. Hori da egunero milaka langilek bizi duten errealitate gordina. Lan istripuen kopurua gora doa eta gehiegi dira lanean ari direla hiltzen diren langileak. Datuak hor daude, 2015ean 55 heriotz istripu izan ziren eta 2016an jada 16 langile …

Read More »

LAN OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2015

Urtero legez, apirilaren 28an ospatzen den Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Prebentzio Delegatuok deituta CAFen langile batzarrak burutu ditugu gaur LANERAKO MUGIKORTASUNA, JASANGARRIA ETA SEGURUA goiburupean. Batzar hauetan bi ponenteren parte hartzea izan dugu: Albert Vilallonga eta Edorta Bergua. Albert Vilallonga ISTAS institutuko mugikortasun teknikoa, gai honen inguruko hainbat puntu oinarrizkoz hitz egiteaz gain,  Europa mailan ematen diren mugikortasun erabilera …

Read More »

LAN OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2014

2014ko apirilak 28an, urtero bezala “lan osasunaren nazioarteko eguna” dela ospatuz Beasaingo CAFeko Prebentzio Ordezkariek gonbidaturik OSALANGO bi teknikarien hitzaldia (Alvaro Avancens eta Ibon Izagirre) izan dugu Beasaingo lantegian. Langileoi azaldu zaigun gaia “Prebentzio legea, langile zein enpresaren eskubide eta erantzukizunak prebentzio arloan” izan da. Batzarretako irudiekin sortutako argazki galeria ikusgai dago.

Read More »

LAN OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2013

HITZALDIKO PARTE HARTZEAK “INGURUMEN OSASUNA”

Iñaki Olano. Ingurumen teknikaria eta Ingurumen, Lan eta Osasun Sindikatu Institutuaren (ISTAS) ingurumen-hezkuntzaren arduraduna.

Ingurumen-osasuna babesten langileek duten parte-hartzea.

Langileen parte-hartzea beharrezkoa da enpresen ingurumen-jokaeraren hobekuntza sustatu eta horretan laguntzeko, baita ekoizpen-jardueren iraunkortasuna sustatzeko ere.

Herritar- eta industria-kontzentrazioek, Goierrin gertatzen den moduan, industria-igorpenak eta -isuriak zorrotz eta modu arduratsuan kudeatzea eskatzen dute.

Gainera, CAFen moduko enpresek ere adibide izan behar dute alor horretan, etengabeko ingurumen-hobekuntzako politikari eutsiz

Jesús Ibarluzea. Biologian eta Psikologian lizentziatua. Osasun Publiko, Osasun eta Ingurumenean doktorea.

Read More »

APIRILAK 28

LANEKO OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

- INGURUMEN OSASUNA -


Arlo honetan informazioa eman eta sentsibilizatzea lortzeko asmoz, CAFeko Prebentzio arloko ordezkariok hitzaldia antolatu dugu gizakiaren eta industriako jarduerak ingurumenean, eta ondorioz, gure eta gure ondorengoen osasunean duen eraginari buruz.

Hain maiz ahazten dugun egoera hori aurkezteko, bi azalpen egingo ditugu, hauetan oinarrituta:

-CAFek eta antzeko industriek (Arcelor-Mittal, Estanda, Bilore zena…) gure ingurunean duten eragina, eta sektore horretan langileok ditugun ingurumen arloko eskubide eta betebeharrak gogoratuko ditugu. Hitzaldi hori Iñaki Olanok, ISTAS institutuko ingurumen arloko teknikariak, emango du.

Read More »

Apirilak 28

Apirilak 28ko astean (Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna) burutu ziren batzar lokalizatuetako ondorioak. Conclusiones de las asanbleas localizadas celebradas en la semana del 28 abril (Dia internacional salud laboral)

Read More »