amiantoa

Minbizia amiantoak eragin ziela aitortu die Gizarte-segurantzak bi langileri

Gipuzkoako Gizarte-segurantzak lanerako ezintasun iraunkorra aitortu die bi behargini, amiantoarekin lan egiteagatik daudelako minbiziak jota. Langile horietako batek 68 urte ditu eta 1966an hasi zen Beasaingo CAF konpainian lanean. Erretiroa hartu ostean antzeman zioten amiantoak eragindako gaitza. Amiantoarekin lan egin duten beharginen zerrendan egon arren, Osakidetzak ez zion legeak ezarritako jarraipena egin.   Segurtasunerako araudia ez betetzeagatik eta amiantoari aurre egiteko prebentziozko neurriak ez …

Read More »

Amiantoak hiltzen jarraitzen du

Duela aste batzuk jakin genuen Donostiako 2. Epaitegiak laneko gaixotasun gisa onartu ziola CAFeko langile ohi bati amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz eratorritako mesotelioma gaitza. Orain zoritxarrez, urtearen amaierarekin batera lankide ohi horren heriotzaren berri izan dugu. Lerro hauen bidez gure doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiogu hildakoaren senide eta lagunei. Aurten amiantoaren ondorioz hil den 19. langilea da. Gai …

Read More »

CAFeko langile ohi baten mesotelioma gaitza laneko gaixotasuna dela dio epaitegiak

CAFeko langile ohi batek duen mesotelioma pleurala laneko gaitza dela ebatzi du Donostiako Lan Arloko 2. Epaitegiak. Erabateko ezgaitasuna aitortu diote, eta ondorioz, laneko gaixotasunengatik jaso daitekeen gehienezko pentsioa jasoko du. Asviamie elkarteak jakinarazi duenez, Mikel A. –abizenik ez dute eman– 14 urterekin hasi zen CAFen lanean, eta erretiroa hartu bitartean, bertako postu askotatik pasa zen, tartean, amiantoarekin lan egiten …

Read More »

Epaiketa berri bat

Gaur goizean beste epaiketa berri bat burutu da Donostiako Justizia Jauregian. Oraingoan ere CAFeko lankide ohi batek epaibideetara jo behar izan du urte luzez amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz gaixotu ondoren, gaixotasun hori profesional gisa aitortu eta dagokion kalteordaina eman diezaioten. Hainbatetan salatzen dugun bezala, pertsona hauek bi aldiz biurtzen dira biktima: bata gaixotzean eta bigarrena gaixotasun hori amiantoarekin lan egin …

Read More »

Geldialdia eta ekitaldia amiantoaren ondorioz hildako langileen omenetan

  Gaur CAFeko amiantoaren eskulturaren ondoan elkartu gara, gure lankideak izan diren Jose Luis Vicente Rey eta Jose Antonio Barandiaran Dorronsorori omenaldia egin asmoz. Bertan CAFeko egungo langileez gain, hildakoen senideak eta CAFeko langile ohiak ere izan dira, azken hauek ere familiei babesa agertu asmoz. Ekitaldia xumea bezain hunkigarria izan da. Hasteko LABeko ordezkariak, Komitearen izenean jarraian dagoen textua irakurri du. …

Read More »

Amiantoaz hildako lankideak oroitzeko ekitaldia

CAFen amiantoarekin lana egitearen ondorioz hil dira azken hilabeteotan bi lankide: J.L.V.R. (60 urte zituela uztailean hil zen) eta J.A.B.D.  (72 urte zituen eta irailean hil zen). Heriotza hauen  aurrean, Enpresa Batzordeko kideok ondorengoa adierazi nahi dugu: Urriak 19 Osteguna, 10.00etatik 11.00etara CAF Beasaingo Sarrera Nagusian amiantoaren biktimen omenez eginiko monumentuaren inguruan geldialdia eta kontzentrazioa burutuko dugu. Beasaingo lantegian dagoeneko 31 langile dira , beraien lanpostuetan …

Read More »

Amiantoaren itzal amaiezina

Hitzarmenaren negoziaketa betean genbiltzan honetan, berriz ere errepikatzea nahiko ez genukeen zoritxarreko albistea izan genuen; amiantoarekin lan egitearen ondorioz gaixotu eta hil direnen amaigabeko zerrenda beltzean beste izen bat gehiago. Oraingoan 60 urte inguruko gizasemea izan da biktima; urte luzez CAFen IV saileko egituren sailean lanean aritutako lankide ohia. Eta ohia diogu, zoritxarrez pairatzen zuen gaitzaren ondorioz lanerako ezintasun absolutua …

Read More »

Arnasa berreskuratzeko funtsa

Amiantoaren biktimei kalte-ordainak bermatzeko eskaria aurkeztu dute bigarrenez Espainiako Kongresuan. Proposamenaren izaera kritikatu du Rajoyk, baina negoziatzeko prest agertu da.  Lan istripuak bezain hilgarriak edo hilgarriagoak izan ohi dira lanaren ondorioz hartutako gaitzak. Zerrenda beltz eta luze baten erakusle da amiantoa. Ia egunero eragiten ditu biktimak, eta egoerak ez du berehalakoan aldatzeko zantzurik, amiantoaren biktimek ez dutelako konpentsazio funtsik izango …

Read More »

AMIANTOAREN BIKTIMA BERRI BAT: CAF BERRIRO ERE EPAITEGIETAN

Gaur goizean ospatu da Donostiako Epaitegietan CAFeko langile ohi batek enpresaren aurka jarritako salaketaren ondorioz eman den epaiketa. 81 urteko Silvano S.R. langileak 1957 eta 1995 urteen artean lan egin zuen CAFen. Urte horietan zehar amiantoarekin kontaktuan lan egitearen ondorioz, biriketako kartzinoma bat diagnostikatu zioten eta hala Gizarte Segurantzak ere 2014an erabateko ezintasuna onartu zion. Kasu hau eta honelako egoerak …

Read More »