APIRILAK 28a LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Egun hau, gure lanpostuetako arriskuak desagerrarazteko egin behar diren hobekuntzak proposatu eta patronala zein instituzioen pasibitatea salatzeko erabili izan dugu langileok.

Laneko istripuak, laneko gaixotasunen izeberraren punta baino ez dira. Gaixotasun profesionalen egoera kezkagarria da, lanetik eratorritako patologien ehunekoa ez baita gaixotasun profesionaltzat hartzen.

Europa mailan, laneko gaixotasunengatiko hilkortasuna lan‐istripuena baino askoz handiagoa da, eta enpresek eta administrazioek ezkutuan mantentzeko duten jarrera argi uzten du, estrategia bati jarraiki, egungo egoera hobetzeko borondaterik eza azaleratzen du.

Adibidez gurean zoritxarreko hiltzailea dugun amiantoaz hitz egin genezake, material horrekin edo material horrek kutsatutako inguruneetan lan egin zuten langileak hiltzen jarraitzen dute, produktu edo material kantzerigenoak, erabiltzeak sortzen duen eragina da. Espero dugu aurtengo urtea, azkenean, esanguratsua izatea gai honen harira, Amiantoaren Biktimentzako Konpentsazio Funtsa onartu dezaten Espainiako Estatuko parlamentuan. Eskaera hori behin eta berriz egiten dihardugulako bai elkarteek eta senideek, eta baita langileok ere.

Horren guztiaren aurrean, geratzen zaigun bide bakarra gure eskubideen borroka da, laneko osasuna eta segurtasuna lehentasunezko gaiak izan daitezen borrokatuz eta presionatuz, enpresa barruko eguneroko ekintzan txertatuz.

Horregatik guztiagatik, Beasaingo CAFeko Enpresa Batzordeak kontzentrazioa egin dugu Amiantorenei eskulturaren aurrean, amildegira garamatzan sistema honek gaixotu eta hiltzen gaitu!

Irakurri Enpresa Batzordearen oharra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.