APIRILAK 28, LAN OSASUNAREN EGUNA

Egun markatua dugu apirilaren 28a CAFen, urteak daramatzagu ekintza desberdinak burutzen egun honen harira. Protestak, asanbladak … ekintza interesgarri eta beharrezkoak egin direla deritzogu.

Azken urteetan ordea egun honen benetako helburua betetzen ote genuen galdezka genbiltzan, hau da, egun honek salaketarako ere izan behar du, garrantzirik kendu gabe asanblada eta lan osasunean hobetzeari begira egin daitekeen guztiari baina ahaztu gabe ezin dugula gaur egun enpresaburu batzuen aldetik eta administrazioetatik lan osasunari ematen zaion garrantzi ezaren aurrean beste aldera begiratu. Lan gaixotasunen ondorioz eta lan istripuz hiltzen diren langileen kopuruak oso altua izaten darrai.

Eta noski CAFen ere ez gaude hortik salbu, urtea hasi zenetik 4 lankide hil zaizkigu amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz, eta beste horrenbesteri gaixotasuna atzeman diete. Munstroa bizirik dago, zerrenda beltza luzea da eta erantzuleak eta erantzukizunak ditu. Ezin dugu onartu zure bizitza lanerako eman ondoren,  horrek berak heriotzara eramatera, eta gainera laneko gaixotasuna dela onartzeko, trabak besterik ez izatea; epaiketa luzeak, galera ekonomikoak, gaixoek eta bere inguruak bizitzen duten egoera zaia ahaztu gabe.

Nahikoa da! Administrazioari eta CAFeko Zuzendaritzari zuzenean eskatzen diogu, jar ditzatela bere esku dauzkaten neurri guztiak lankide hauei eta familiei laguntzeko, lehen egunetik laneko gaixotasun bezala onartuz eta beharrezko proba guztiak bere gain hartuz.

Horregatik aurten APIRILAK 27 ostirala MANIFESTALDIA + EKITALDIA burutuko dugu CAFeko langileok.

CAFeko langile guztioi egun honetan burutuko ditugun ekintzetan  parte hartzea eskatzen dizuegu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.