AMIOANTOAREN BIKTIMENTZAT KONPENTSAZIO FUNTSA ORAIN!

Azaroaren 4an mobilizazioak iragarri dira Donostian, Bilbon eta Laudion. Hain zuzen, egun horretan eztabaidatuko dira aurrekontuak Madrilen. Momentuz ez dago dirurik aurrekontu horietan amiantoaren biktimak konpensatzeko funtsera bideratzeko, nahiz eta apirilean argi berdea eman zitzaion funts horren eraketari. Horixe bera aldarrikatuko dugu azaroaren 4an, amiantoa, hiltzaile isila deiturikoa, osasun publikoko arazoa urteetan zehar izan den heinean, biktimen aitortza, justizia eta erreparazioa bilatzeko bidean.

Mobilizazio honen harira, CAFeko Enpresa Batzordeak ere ohar bat kaleratu du eta bide batez egun horretan eguerdiko 12:00tan elkarretaratze bat burutuko duela iragarri du.

Ondorengo estekan daukazu Enpresa Batzordearen oharra.

Bestalde, Jesus Uzkudun Asviamie Euskadiko amiantoaren biktimen elkarteko bozeramaileri Hamaika Telebistan egindako elkarrizketa ikusgai daukazu.

Ondorengo estekan daukazue jatorrizko albistea: Jesus Uzkudun: 'Amiantoaren biktimak bazterrean utzi nahi dituzte eta ez dugu onartuko' - hamaika telebista

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.