Amiantorenei eskultura

Gutun irekia Uraren Euskal Agentzia, Beasaingo Udala eta CAFeko Zuzendaritzari

Publikoa da, eta, beraz, Goierritar gehienek badakite epe laburrean CAF enpresaren sarrera nagusian (Porteria Printzipala) eta haren ingurunean aldaketa handiak izango direla. Hala azaldu zenuten hedabideetan, ekainaren 4an egindako lan-bileraren ondoren. Aldaketa horien artean esanguratsuena gaur egun sindikatuen egoitza gisa erabiltzen dugun eraikina eraistea eta puntu horretan ibaiaren ibilgua zabaltzea da.


Zabaltze-proiektu horren barruan, J.M. Iturrioz kaleko berrurbanizazioaren barruan, badago puntu bat kezka berezia sortzen digu, “Amiantorenei” eskulturak izan dezakeen patua. Patxi Epelde artista Ordiziarrak sortutako obra, Enpresa Batzorde honek eskatuta, amiantoa arnastearen ondorioz gaixotu eta/edo hiltzearen ondorioz hainbat eta hainbat pertsonak (langileak eta haien familiak) oraindik ere pairatzen duten babesgabetasunaren aurkako borrokaren sinbolo gisa.


Eskultura hori obra artistiko bat baino askoz gehiago da; leku horretan, amiantoaren ondorioz pertsona bat hiltzen den bakoitzean, CAFeko langileok elkarretaratze bat egiten dugu haren omenez, eta, bertara, hildakoen senitartekoak joaten dira loreak uztera eta isiliea negar egitera, arrazoi beragatik hildako senidearen oroimenez. Azken finean, amiantoaren biktima diren gainerako pertsona eta senideekin tristura, ezintasuna eta borrokatzeko grina partekatzeko topagunea da.


Horregatik guztiagatik, publikoki eskatzen dizuegu, hildako pertsona guztien eta haien senideen oroimenez, eta erakundeei zein CAFi dagokizuen aitortza aintzat hartuta, ondo gogoan izan dezazuela arestian azaldutakoa, eta monumentu hori lehentasunezko leku batean jar dezazuela, CAFen sarrera berriaren ondoan, zeina, eskura dugun informazioaren arabera, ibaian gora eramango baita Gipuzkoa Plazako eraikin aldera, “Matadero” izenekora.

Gure eskaria kontutan hartua izango delakoan, eskerrik asko aldez aurretik.

Adeitasunez,

CAFeko Enpresa Batzordea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.