CAFen amiantoarekin lana egitearen ondorioz hil dira azken hilabeteotan bi lankide: J.L.V.R. (60 urte zituela uztailean hil zen) eta J.A.B.D. (72 urte zituen eta irailean hil zen). Heriotza hauen aurrean, Enpresa Batzordeko kideok ondorengoa adierazi nahi dugu:
- Urriak 19 Osteguna, 10.00etatik 11.00etara CAF Beasaingo Sarrera Nagusian amiantoaren biktimen omenez eginiko monumentuaren inguruan geldialdia eta kontzentrazioa burutuko dugu.
- Beasaingo lantegian dagoeneko 31 langile dira , beraien lanpostuetan amiantoa erabiltzearen ondorioz hildakoak eta beraien heriotza amiantoa manipulatzeak eragin duenaren errekonozimendua lortutakoak.
- Gai honetan nahastuta dauden enpresen jarrera salatu nahi dugu, gaixo edo hildakoengatik indemnizazio edo laguntzen errekarguak eskatzeko oztopoak jartzen bai dituzte.
- Administrazioen jarrera itxia ere salatu nahi dugu. Biktimak laguntzeko bideak zaildu eta Europako beste hainbat herrialdetan funtzionatzen duten konpentsazio fondo baten sorrerari eragozpenak jarri bai dizkiete urtez urte.
- Borroka askoren ondoren eskaera hau errealitate bihurtzen ari dela badirudi ere, amiantoarekin kutsatutako biktimekiko errekonozimendua instituzioen aldetik, berandu datorrela deritzogu.
Beraz, langile guztioi eta omenaldi honetan parte hartu nahi duen orori dei egiten dizuegu bihar 10tan Amiantorenei eskulturara inguratu eta hildakoen familiei babesa agertzeko.