Hitzarmenaren negoziaketa betean genbiltzan honetan, berriz ere errepikatzea nahiko ez genukeen zoritxarreko albistea izan genuen; amiantoarekin lan egitearen ondorioz gaixotu eta hil direnen amaigabeko zerrenda beltzean beste izen bat gehiago.
Oraingoan 60 urte inguruko gizasemea izan da biktima; urte luzez CAFen IV saileko egituren sailean lanean aritutako lankide ohia. Eta ohia diogu, zoritxarrez pairatzen zuen gaitzaren ondorioz lanerako ezintasun absolutua onartua izan ondoren jada ez bait zen aritzen gure artean. Aurre-erretiroaz pentsatzen/gozatzen aritu beharrean, lanean erabilitako amiantoaren ondorioz pairatzen zuen gaixotasunaren aurka aritu behar izan bait du beste hainbatek bezela. Lerro hauek baliatu nahi ditugu bere senide eta ingurukoei gure doluminak eta elkartasuna helarazteko.
Horrez gain enegarrenez irmoki salatu nahi dugu honelako kasuetan dauden pertsonek enpresa eta instituzioen aldetik sufritzen duten utzikeria salatzeko; gaixotzearekin nahiko ez eta gainera erakunde ezberdinen aurka gehienetan epaitegietara joan beharrean aurkitzen dira euren eritasuna laborala dela onartu eta dagokien ordaina lortu ahal izateko. Zentzu honetan CAFeko langileei dei egiten dizuegu azken heriotza hau salatu eta familiari merezi duen babesa emateko irailean antolatuko den ekitaldian parte hartzera.