Kataluniako amiantoaren biktima elkarteak eta Colectivo Rondak antolatuta, urriaren 4, 5 eta 6an amiantoaren biktimen nazioarteko I. topaketa burutzen ari da Bartzelonan.
Topaketa hau urriaren 4an hasi zen Cerdanyolako udalean, lurralde ezberdinetatik etorritako biktima guztiei egindako harrera instituzionalarekin. Cerdanyola amiantoaren “zero zona” dela esaten da. Ekitaldi hau Ripolleteko udalarekin elkarlanean antolatu dute, izan ere inguru hau amiantoaren ondorioak gogor pairatu bait ditu.
Gaurko egunean, amiantoaren biktima elkarte ezberdinek (tartean Asviamie) euren esperientzien berri emango dute Colectivo Rondak (amiantoaren biktimen eskubideen alde jarduten duen abokatu kooperatiba) Can Fullon duen egoitzan. Ekitaldi honetan bertan LAB sindikatuko lan osasuneko arduradun Ibon Zubielak eta LAB-CAFeko prebentzio delegatu eta ordezkari Iban Pajaresek ere CAFeko gure esperientziak azaltzeko hitzartze bat egingo dute.
Azkenik, bihar ekainak 6, elkarte guztiek “Amiantoaren biktimek izena dute, euren heriotzen arduradunek ere bai” lelopean elkarretaratze bat egingo dute Bartzelonako Sant Jaume plazan goizeko 11tan.
Informazio gehiago: http://www.tercerainformacion.es/articulo/catalunya/2018/10/04/barcelona-acoge-del-4-al-6-de-octubre-el-encuentro-internacional-de-victimas-del-amianto