Gaur goizean ospatu da Donostiako Epaitegietan CAFeko langile ohi batek enpresaren aurka jarritako salaketaren ondorioz eman den epaiketa.
81 urteko Silvano S.R. langileak 1957 eta 1995 urteen artean lan egin zuen CAFen. Urte horietan zehar amiantoarekin kontaktuan lan egitearen ondorioz, biriketako kartzinoma bat diagnostikatu zioten eta hala Gizarte Segurantzak ere 2014an erabateko ezintasuna onartu zion.
Kasu hau eta honelako egoerak salatzeko ASVIAMIE, Euskadiko amiantoaren biktima elkarteak deituta elkarretaratzea burutu dugu epaitegien atarian.
Honekin, enpresa, patronal eta instituzioei behingoz gaiak eskatzen duen arduraz heldu eta amiantoak eragindako biktimentzako konpentsazio fondoak sortzeko exigitu dugu.