Amiantoak hiltzen jarraitzen du

Duela aste batzuk jakin genuen Donostiako 2. Epaitegiak laneko gaixotasun gisa onartu ziola CAFeko langile ohi bati amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz eratorritako mesotelioma gaitza.

Orain zoritxarrez, urtearen amaierarekin batera lankide ohi horren heriotzaren berri izan dugu. Lerro hauen bidez gure doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiogu hildakoaren senide eta lagunei.

Aurten amiantoaren ondorioz hil den 19. langilea da. Gai honen inguruan argitaratutako albisteetako bat da segidakoa: https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20171231/denuncian-la-muerte-de-una-nueva-victima-del-amianto-la-19-en-lo-que-va-de-ano

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.