Maiatzaren 29an egindako hileroko idazkaritza bileran, enegarrenez, enpresari eskatu diogu ibilgailuen negozio-unitateko goizeko erreleboko langileei aste osoan sarrera ordutegi bera egiteko aukera eman diezaiela (MIIRAn urte osoan egiten dute). Aukera hori borondatezkoa izango litzateke, baina urte osoan egiteko konpromisoa hartuko litzateke.
Neurri soil horrek aparkalekuetako ibilgailuen irteerak mailakatzea ekarriko luke, langile gehienak ordutegi berean dauden lanaldietan, eta horrela, sortzen diren pilaketak saihestuko lirateke.
Baina beste behin ere erantzun bera: “Eskaera jasoko dugu”. Berriro ere, alferrik galdutako aukera.
Badirudi Zuzendaritza honi eta negozio-unitate horretako arduradunei ere bost axola zaiela langileen ongizatea. Autobian sartzeko edo etxerako bidea hartzeko ilara luzeak jasan behar izatea saihestu daitekeen egoera bat da, edo gutxienez saihesten saiatu beharko litzatekeen egoera bat. Are gehiago, kontuan hartuta egoera hori lanaldi jarraituko egunetan eta, gainera, tenperatura altueneko orduetan gertatzen dela gehienbat.
Aurten gainera, pilaketa horiek murriztu beharrean, gora egin dezaketela uste dugu, aldirietako zerbitzuan hainbat tren kendu direlako eta, beraz, garraio publikoa erabili ezin delako.
Inoiz erantzun argi eta justifikaturik eman ez badute ere, noizbait aipatu izan dute neurri horrek ekoizpenean izan dezakeen eragina. Baina aitzakia hori (hala dela uste dugu) berez erortzen da, kontuan hartuta duela oso denbora gutxi, pandemia bete-betean, goizeko txandan sartzeko 5 ordutegi izatera iritsi ginela, eta ekoizpenak bere martxa jarraitu zuela, batere eraginik jasan gabe.
Beraz, gure eskaera berresten dugu, eta Zuzendaritzari eskatzen diogu eskatutako zentzuan urratsak egiteko modu eraikitzailean, lanerako garraioa ahalik eta kalterik txikiena izan dadin langile guztientzat.
Era berean, erantzukizunetik, ibilgailu partikularra ez den beste modu batean enpresara joateko aukera duten pertsona guztiak gonbidatu eta animatzen ditugu horrela egin dezaten, modu honetan ongizate kolektiboari lagunduz.