Dagoeneko ofizialki abian da CAFeko hauteskunde sindikaletarako kanpaina. Beraz gaur egin dira publiko sindikatu bakoitzaren hautagaitzak. Baita LABek Irungo nahiz Beasaingo zentroetan aurkeztuko dituenak ere.
Hautagaitza anitzak aurkeztu ditugu: konpromisoz betetako pertsonez osatuak. Emakumezkoen presentzia indartuz bi zentroetan, zerrendaburuak emakumezkoak izanik kasu gehienetan.
Hautagaitza hauek CAFeko kolektibo guztiak ordezkatuta egon daitezen osatuak izan dira; ikasketa, lanbide, tailer eta bulego ezberdinetako LABkidez osatuak. Titulatu kolektiboko kideen presentzia ere nabarmena da eta zalantzarik gabe esan dezakegu lehenengoz kolektibo honetako kide bat Enpresa Batzordeko kide izango dela Beasainen.
Beraz, LABen oso harro gaude hautagaitza hau osatzeko prest agertu diren LABkide guztiez eta CAFeko langile guztiei dei egiten diegu datorren abenduaren 1an LABen aldeko bozka eman dezaten.