Azaroak 27, CAF Europar Enpresa Batzordeko negoziaketa mahaiko lehen bilera

  • CAFeko Enpresa Batzorde Europarraren osaketa, funtzionamendua eta funtzioak adosteko, negoziaketa mahai bat eratu behar da.
  • Negoziaketa mahaia osatzeko (estatu espainiarraren ordezkaritza), minimoetako akordio bat lortu genuen (LAB, ELA, CGT, OSTA eta UGT, ) aurtengo maiatzean. CCOO akordiotik kanpo gelditu zen besteak beste Euskal ordezkaritza onartzearen aurka dagoelako.
  • Akordio horren garapena ere adostu dugu (LAB, ELA, CGT eta OSTA). Hau da, negoziaketa mahaian aurkeztuko genukeen dokumentua landu dugu.
  • Gaiaren ingurukoak jorratzeko, sindikatuen arteko bilera bat burutuko dugu azaroak 21ean Zaragozan. Bilera horretan UGTren jarrera zein izango den ez dakigu. Nahiz eta lehen akordiotik kanpo gelditu, CCOO ere gonbidatuta dago bilerara.
  • Enpresak negoziaketa batzordeko lehen bilera deitu du azaroak 27rako.
  • Alde sozialetik negoziaketa mahaia 16 kidez osatua egongo da. Mahai horretan Zuzendaritzaren ordezkaritzak ere parte hartuko du noski.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.