Gure elkartasun osoa helarazi nahi diogu pasa den asteko DANAk kaltetutako País Valencià-ko herri langileari. Euskal Herrian bertan hainbat ekimen jarri dira martxan mota guztietako laguntza helarazteko eta guk ere gure aletxoa jarri nahi dugu.
Horretarako, lagun dezagun País Valencià-ko herri langileak pairatzen duen egoerari aurre egiten eta egin zure ekarpen ekonomikoa Valentziako Intersindikalaren bitartez.