Gaur, apirilak 28, Lan Osasunaren nazioarteko egunaren harira lanuzte eta mobilizazio ezberdinak burutu ditugu Beasain eta Irungo lan zentroetan.
Beasainen bi orduko lanuztea eginez Beasaingo kaleetan zehar manifestazio bat burutu dugu. Ibilbidean zehar, azken urtean amiantoaren ondorioz hildako 3 lankideak oroitu ditugu Amiantorenei eskulturan eta ondoren plaza nagusian ekitaldia burutu dugu berriz manifestazioan enpresara itzuliz (argazki galeria
Irunen ordu erdiko lanuztea burutu dugu eta bitarte horretan enpresako sarrera nagusian kontzentrazioa burutu dugu. Ondoren amiantoari buruz diarduen HAUTS dokumentala proiektatu dugu enpresako jangelan langile guztientzako.
Beste behin ere biktima guztientzako aitortza eta erreparazioa aldarrikatu ditugu.