Erabilgarri daukagun lurzoru industriala produkzio lanetara bideratzeko eskatu diogu CAFeko Zuzendaritzari.
Lanak azpikontratatu edo eta atzerriko lan zentroetara bideratu ordez, Euskal Herriko zentroetan egin ahal izatea bermatu behar du.
Zentzu honetan Altzairutegia kokatuta zegoen gunea aparkaleku edo biltegi gisa erabili ordez lan produktiboak egiteko egokitu behar dira beharrezko inbertsioak burutuz.
Egoera hau salatu eta Zuzendaritzari jarrera aldaketa exigitzeko, ekintza sindikal bat burutu dugu gaur goizean.