Aste honetakoak bezalako bero egunetan, CAFeko hainbat tailerretan tenperatura oso altuak neurtu izan dira. Estres Termikoari aurre egiteko protokolo berri bat ere sinatu genuen iaz Prebentzio Zerbitzuarekin.
Aipatutako protokoloa balioan jartzen dugun arren, azken urteotan geroz eta ugariagoak dira bero jasangaitza egiten duen egunak eta beraz arazoari irtenbide puntualak eman ordez, irtenbide integralak eta behin betikoak emateko planteamendua egin genion Zuzendaritzari.
Horretarako, beste enpresa batzuek instalatuta dituzten klimatizazio sistemak ikusten izan gara eta Zuzendaritzari CAFerako baliagarria izan daitekeen sistemaren azterketa abiaraztea proposatu genion.
Enpresaren erantzuna ezezkoa izan da: teknikoki ez dela bideragarria eta batez ere “urtean egun gutxi batzu baino ez direla” eta arratsaldeko erreleboan “plantillaren zati oso txiki bat baino ez dela aritzen” bezalako argudioak erabili ditu.
Beste behin ere, arlo ekonomikoa langileon ongizatearen gainetik.
Guk CAFen ere baliagarria izan daitekeen sistema inplantatu arte borrokan jarraitzeko konpromisoan berresten gara.
Elkar zaintzeko: LAB, pertsonak gara.