Amiantoaren senideei elkartasuna

Bi orduko lanuztea egin eta manifestazio eta omenaldia burutu ditugu.

DSC_0146

Gaurkoan, Lan Osasunaren Nazioarteko egunaren harira, amiantoaren ondorioz gaixotu eta hil diren lankide edo eta hauen senideak omentzeko ekintzak burutu ditugu Beasain eta Irungo lantegietan.

Beasainen 10:00tatik 12:00tara paroa burutu dugu eta tarte horretan Beasaingo kaleetan zehar manifestazioa burutu dugu eta ondoren azken bizpahiru urteetan hildakoak omendu ditugu.

Bi ekimen hauetan, langile, ASVIAMIEko ordezkari eta amiantoaren biktimen senideez gain, hainbat udaletako eta Eusko Legebiltzarreko hainbat ordezkari politikok ere parte hartu dute.

Irungo lantegian ere, gaur goizean elkarretaratze bat burutu dugu amiantoaren biktimen senideei elkartasuna adierazi eta konpentsazio funtsa osatu dadin eskatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.