CAFek bost egunez etengo du lan jarduna

Garraio arloko grebak eragindako hornidura faltagatik geldituko direla azaldu du enpresak; langileen batzordeak erabakia “neurriz kanpokoa” dela uste du.

CAFeko ekoizpenaren zati handiena etetea erabaki du zuzendaritzak. Garraiolarien grebagatik ez da lehengairik iristen eta Gipuzkoako metaleko lan-hitzarmeneko bederatzigarren artikulua aplikatuko dute. Hala, ekoizpena gehienez bost egunez gelditu ahal dute eta langileek ordu horiek beste noizbait sartu beharko dituzte.

CAFeko LABen batzordearen arabera “ehundaka” langileri eragingo dio neurriak. Beraiek hitzarmeneko 30. artikulua aplikatzeko eskatu zioten zuzendaritzari, egoerara hobeto egokitzen dela iritzitza eta langileentzako horren lazgarria ez delako. Zuzendaritzak, baina, egoeraren beste irakurketa bat egin du eta ez du eskakizuna haintzat hartu. Alta, hasieran langileei egutegia aldatzea proposatu zieten baina ez zuten onartu.

Miira ere, geldirik

CAFeko Miira atala ere geldirik dago. Bihar laugarren eguna egingo dute. Ondo bidean, azkena izango da, gasaren prezioa behera egitekoa delako. Izan ere, kasu honetan gasaren prezioagatik gelditu dira. 58 langileri erangi dio geldialdi honek, baina ez dute errekuperatu beharrik izango, formazioak eta bestelako lanak egiteko baliatu dituztelako egunok.

Irakurri jatorrizko albistea: https://goierri.hitza.eus/2022/03/21/cafek-bost-egunez-etengo-du-lan-jarduna/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.