Azken asteotan ekimen ezberdinak burutzen ari gara Zuzendaritzaren azpikontratazio politika salatuz eta enplegu duinaren alde.
Zentzu honetan, gaurkoan CAFeko instalazioetan dauden eta lan produktiboetarako erabili daitezkeen hainbat gune idendifikatu eta markatu ditugu. Gaur egun gune hauek hutsik, biltegi gisa edo eta azpikontratetara eramateko lanez okupatuta daude.
Beste behin ere Zuzendaritzari eskatzen diogu gune hauek enplegu duina sortuko luketen lan produktiboetarako erabili ditzala.
Ondoren ikusgai dago aipatutako guneen argazki galeria.