Langile batzarrak eta bozketak

Enpresaren oztopo eta boikot saiakera guztien gainetik, langile batzarrak eta presio neurrien bozketak burutu ditugu. Zuzendaritzak hasieratik ekidin nahi izan dituen arren, OSALANen oniritziarekin eta segurtasun neurri guztiak betez 3 langile batzar burutu ditugu eta berauetako parte hartzea azken urteotako handiena izan da.

Asteazkenean aldiz, batzarretan azaldutako presio neurriak bozkatzeko unea izan da eta bozketa hauetan ere parte hartze oso altua izan da. Emaitzek ere, Enpresa Batzordeek proposatutako presio-neurriei langileek emandako babes zabala adierazten dute.

Ondorioz, Zuzendaritzari, langileok helarazitako mezu argi eta ozenari jaramon egin eta hitzarmenaren negoziaketari ekiteko enplazamendua luzatzen diogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.